2010-11-18

Nire Txikitako Etxe Txikia

Txikia nintzela, gurasoek lagundu zidaten etxetxo hau egiten.Orain berrogeita hamar urte ditut eta, noski, oso gutxitan erabiltzen dut, baina gaur, bai, gaur erabili beharra izan dut.Gaur bolatxo zoragarri eta lagungarri honetan ezkutatu egin naiz.Bolan dena txukunduta zegoen noski, nik utzi nuen bezala.Baina bolara sartu nintzenean umetxo txiki bat ikusi nuen bere gurasoekin.Orduan nire garaietako kontuak etorri zitzaizkidan burura.Baina nik ezin nuen jasan beste familia hori nire txikitako etxean egotea nire baimenik gabe.Orduan beraiengana joan eta hauexe esan nien:-Haizue barkatu, baina zuen zeintzuk zarete, eta zer egiten duzue nire txikitako etxean?Eta beraiek hauxe esan zidaten:-Bueno, egia esan, buelta bat ematera atera gara eta lapur bat etorri eta diru guztia lapurtu digu.50€ rekin geratu gara eta etxeko giltzak ere lapurtu dizkigu.Orduan hona etorri gara.Ez zaizu importa?Nik ikusten nuen ez zeukatela ezer eta diru gehiago edukitzeko eta bizitzeko beste 150€ eman nizkien.Horrela behintzat etxea beraiena izango zen eta 200€ izango zituzten

No hay comentarios:

Publicar un comentario