2011-03-31

ZERTARAKO AZTERKETAK

Azterketa neukan hemendik 2 astera eta ez nuen ikasi nahi.Amak esaten zidan ez nuela gaindituko baina nik ez nion kasu zipitzik ere egin.
Nire lagunek asko ikasten zuten baina nik ezer ez.
Azterketa hau oso aspergarria egingo zitzaidala pentsatzen nuen.
Nik beti nire buruari egiten diot kasu baina oraingo horretan oker nenbilen.
Kontua da, azterketa eguna iritsi zela eta nik zerbait nekien baino oso gutxi.
Nire lagunek galdetu zidaten ea ikasi ahal nuen eta nik esan nien ezetz.
Beraiek esan zidaten azterketa oso zaila izango zela
Ordua iritsi zen eta azterketa egiterakoan urduritasunarekin dena ahaztu zitzaidan.
Ulertzen nuena egin nuen eta beste ariketak nekizkien bezala egin nituen.
Azterketa egin ondoren lagunek galdetu zidaten ea zermoduz eta nik esan nien oso gaizki.
Iritsi zen eguna :( Irakaslea nota ematera etorri zenean ni oso gaizki nengoen.4,99 atera nuen.
Dezima baten gatik ez nuen gainditu.Hori disgustua!
Momentu hartan ikasi nuen azterketak ezin direla azkenerako utzi! Eta berdina esaten diet 1 mailakoei, azterketak egiten hasi direla!

AMAIERA!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario